jueves, 11 de mayo de 2017

ASTE SANTUTIK BUELTAN...



Kaixo!
Dagoeneko, Aste Santuko oporrak pasatu dira...

Eta gure baratza? Nola pentsatzen duzue zegoela eskolara bueltatu ginenean?
Lasai, kontatuko dizuegu!

Aurreko ostiralean, guk, 5.d2ko neska-mutilok, zera egin genuen:
Lehenengoz, "panorama" orokorra ikusi eta aztertu. 
Geroago, taldetan banatu ginen eta bakoitzak baratzeko atal bat ikertu zuen.

Aiiiiii! Hara non landare batzuk gaixorik topatu genituen! Hau pena, hau! Aste pare bat kanpoan egonda eta "bitxito" batzuk gure landare altuenak, babak hain zuzen, kolonizatu zituzten, okupa batzuk izango ziren moduan!

Zer egin?
Oso erreza: ea ze landareetan zegoen bitxitoen kolonia apuntatu, argazkiak atera eta irtenbideren bat (naturala) topatzeko jarri pentsatzen...

No hay comentarios:

Publicar un comentario